Fresaketak 5 ardatzetan eta torneaketak neurri handietan; Fresados en 5 ejes y torneados en grandes dimensiones

Kalitate arloko jokabidea

Mecanizados Gurrutxaga, S.L.-ren zuzendaritzak ondo daki Enpresa batek eboluzionatzeko eta merkatuan finkatzeko funtsezko faktoreetako bat bezeroen eta partaide diren aldeen atsegintasuna handitzea eta legeek eta arauek eskatzen dituzten betebeharrak betetzea dela. Arrazoi horrengatik, UNE-EN-ISO 9001:2015 Arauan oinarritutako Kalitate Kudeaketarako Sistema izatera bideratzen ditu bere ahaleginak, honako helburuak lortzea bermatzeko:
• Kalitatea da aurrena; ez da gehitzen, fabrikatu egiten da.
• Kanpoko zein barruko gure bezeroen atsegintasuna lortzera bideratu behar dugu lure lana.
• Akatsei aurrea hartzearen bidetik egiten dugu lan, gure langile guztien ezagutza praktikoa erabiliz, beharren arabera prestatuak baitaude, eta etengabeko hobekuntza bilatuz lanen garapen guztietan.
• Eraginkortasunez egiten dugu lan, modu parte-hartzaile eta ordenatuan, komunikazio ireki, etengabe eta elkarreraginekoarekin.
• Gure iritzia da etengabeko hobekuntza funts-funtsezkoa dela enpresak arrakasta izan dezan, helburuen analisi eta lorpenean oinarrituta.

Hala eskatzen duen edozein empresa edo erakunderen eskura jarriko dugu MECANIZADOS GURRUTXAGA, SLren Kalitate Politika, kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun gure konpromisoa jasotzen duen agiri pubikoa baita.

Sin.: Zuzendaritza

Azpeitia, 2018ko apirila.